Pyrénées-Atlantiques - Le territoire

Osagarria eta ongizatea

Lurraldea

DEPARTAMENDUA TRENPU ONEAN JARTZEKO LEKU OSPETSUA DA

Osagarria

Kasik 1400 orotako medikuk lan egiten dute departamenduan.
Paue, Oloroe, Ortheze eta Mauleko erietxeek eta Euskal Kostaldeko Ospitaleak (Baiona, Hendaia eta Donibane Lohizune) osatzen duten sare arras onak, bai eta lurralde osoan hedatuak diren osasun etxe pribatuek, osagarrirako kalitate handiko zerbitzua eta era anitzetakoa eskaintzen dute, oro har.

Paueko Ospitalea:

779 ohe, 345 medikuntza artatzaile, 2335 langile, ekipamendu modernoenak eta teknika bikainak, zeinen artean, 2012ko bukaeratik, IRM 3 Tesla bat ere baden (Akitania osoan, bigarren ospitalea da honelakorik duena). Paueko Ospitaleak badu ere ospea, ikerketa klinikoan duen parte hartze handiagatik (Akitaniako ospitale bakarra dugu, Unibertsitate Ospitaletik kanpo) 

        www.ch-pau.fr

Euskal Kostaldeko Ospitalea:

Kasik 1271 ohe, 340 mediku, 2902 langile. Eta puntako ekipamenduak. Neurokirurgiako zerbitzua eta hematologia zerbitzua (eskualde osoan bi besterik ez dira), bi eskaner, bi IRM, TepoScan bat eta eskuhartze sofistikatuak egiteko aukera ematen duen erradiologia gela.

       http://www.ch-cote-basque.fr/

Ongizatea

Pirinio Atlantikoetako Departamendua trenpu onean jartzeko leku ospetsua da ere, honako hauek dituelarik:

5 talasoterapia zentro

5 ur hiri: Kanbo, Salise, Lurbe-Sent-Cristau, Aigas Bonas eta Eaux-Chaudes (dermatologia, erreumatologia, hats bideak, ginekologia, funtzioen berreskuratzea).

Bouton Haut de page