Pyrénées-Atlantiques - Le territoire

Historia apur bat

Lurraldea

1790eko urtarrilaren 12an, Frantziako Legebiltzarrak Pirinio Apalen Departamendua sortu zuen, Bearnoa eta Frantzia aldeko hiru probintzia euskaldunak (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa) batuz, bai eta Baiona eta Bidaxune eremu gaskoiak ere hara lotuz. 1969. urtean, departamenduak, izen duinagoa zelakoan, beste izen hau hartu zuen: Pirinio Atlantikoak.

EUSKALDUNAK ETA BEARNESAK, ELKARREN ARTEKO EZBERDINTASUNEN HISTORIA

Isturitzeko lezeetan kultura homogeneo baten aztarnak daude; kultura hori, neolitikotik zebilen, egungo Akitania baino espazio arras zabalago batean: Lascaux aldetik Altamira-raino (Espainia).
Gaskoiak, euskaldunak eta bearnesak herri bakar batean bilduak zatezkeen. Baina historiaren halabeharrak eta geografiaren oztopoak lehengo batasun horren apurtzaile gertatu ziren.

Litekeena da orduko garai haietan, indoeuropearraren aitzineko hizkuntza bakar bat erabilia izatea, geroztik lurralde bakar bilakatu den honetan, hau da departamenduan.

Erromatarrak oreka hautsi zuten. Erromatartzeak, Pirinioetako bi aldeetako mendi mazeletan, euskaraz mintzo zen eremu bat utzi zuen, latindar eraginpeko eremu mendebal-hispanotik oso bestelakoa. Handik hona, batera zuten enborretik abiatuz, elkarrengandik bereiziz joan ziren euskal eta bearnes kulturak.

Erromatar bakearen ondotik gertatu ziren inbasioek ezberdintasun horiek areagotu zituzten eta eskualdeari historia korapilatsua eman, Erdi Arotik Errenazimendua bitarte. Baskonia edo Gaskoinia, Erromatar Inperioaren lehertze garaian, batasunetik lurraldeen porroskatze orokorrera pasatu zen.

Bearnoko bizkondetza IX. mendean sortu zen, Vic-Bilh ñiminoan; aliantzen jokoaren bidez handitu zen eta Aragoiarekin batera, estatu independente bilakatu, Luis XIII.ak, 1616ean, Frantziako Erresumara batzeko ediktua eman arte.

Halere, Euskal Herria eta Bearnoa Frantziako Iraultza arte bereiz egon ziren. Estatu herrialdeak ziren eta beren legebiltzarra bazuten (Nafarroaren Legebiltzarra), bai eta beren hizkuntza pribilegioak eta beren ohitura juridikoak (foruak).
1789ko Iraultzak eskumen berezi horiek bazter uztera behartu zituen.
Orduan, hizkuntza, nortasunaren baieztatzeko ikurra bilakatu zen. Batzutan, borroka arras bizia da, hemen bi jokagai ditugulako.

Bouton Haut de page