Urpekaritza baseak maila bat gora egin du

Hendaiako portuan, urpekaritza base federalak hats luzeagoa du orain. 350 m2 –ko egoitza berria du; bi solairuko eraikuntza berri horretan, lokal berriak daude, baseak dituen asmoetarako egokiak eta, batez ere, maila goreneko gidaritzan egiten dituen lanetarako egokiak. « Hendaiaren berezitasuna arduradunen formakuntza dugu, bai eta urpekari andanen gidarien formakuntza eta 1. eta 2. mailako monitoreen formakuntza», dio Philippe Constantin, basearen zuzendariak. 450 ikasle, Frantziako alde orotatik datozenak, ditugu hemen prestatzen. Instalazio berriek indar handiago egiteko aukera emanen digute, Ile-de-France-tik etorriko diren taldeak hartzeko, asteburukoak baino egonaldi luzeagoetan», dio.

Harrera, dutxak, aldagelak, ikasgelak: base berriak espazio anitzez funtzionalagoak ditu eskaintzen eta lana erosoago egite horrek aukera emanen dio zentroari ahalmen urritasunen bat duten urpekariak gidatzeko formakuntza bereziak garatzeko, Hendaiako “Hôpital marin” eta “Nid marin” establimenduekin elkarlanean. Itsaspeko arrantza ikastaldiak, bio-ingurumenaz eta itsaspeko ikus-entzunezkoetaz areagotuko dira ere, egoitza berriarekin. Urpekaritza basearen ondo-ondoan, beste eraikuntza berri bat dago, “Endaika” arraun klubaren egoitza. Elkarrekin egin proiektu orokor hori Kontseilu Nagusiaren diruzko laguntzaz egin da.

Bouton Haut de page