Les dernières actualités
Les Pyrénées-Atlantiques
12 juin 2019 - berri
13 avril 2018 - berri
09 avril 2018 - berri
En poursuivant votre navigation sur ce site, vous acceptez l'utilisation de Cookies pour réaliser des statistiques de visites.Cliquez ici pour en savoir plusX
Sortu zen 1980 urtean Poissonerie karrikako 29-an. Marie eta Gérard senar emaztek eta Jeanne alabak kudeatzen dute. Liburu dendako ehun metro karratutan hamar mila liburu proposatuak dira. Literatura da gai aberatsena, liburu zainek duten jakintza enziklopedikoa biziki diskretuki erakusten dute. Gauza bera erran daiteke arteaz aurkezten duten liburu azauarentzat, haien aholku pare baten ondotik artean munduko adituena zarela iduri zaizu, haurren liburuek ba dute aparteko lekua, eta oporretara ez ohizko lekutara joatea amensten dutenek aurkitzen dute munduko edozein herrialdeko gida bat ; hots erostunekin lokarri lasaia sortzen dute « rue en pente » dendako liburuzainek.
Dendako bizia eta kanpoko aizinaldiak lotuz, ba du hamar bat urte iratzeak gorritzen diren sasoian antolatzen dituztela ibilaldi literarioak.Donamartirin zuten hitzordua iraileko azken igandean ehun bat lagunek, Christophe Lamoure filosofoa, Memona Hintermann erreporteroa, Pierre Bléhaut aho fina, edo Michel Oronos ideien ikerlearekin. Irakurlek idazleak ezagutu eta preziatu dituzte.
Neguari buruz musika sasoia ireki du Jean-Pascal Guillot piano joileak liburu denda barnean eskaini bi kontzerturekin, eta Hélène Archambault kantariak hartzen du erreleboa tango aireak emanez hausko soinu joile bat partaide. 2014 urte hastapena markatuko du Erwan Loiret aitzineko piano joileak hiru kontzertu eskainiz . « Rue en pente » bezalako liburuzain independientek kultur hurbila eta bizia lantzen dute.