Olatulekua angelun, surfaren ameslekua

Ametsak bai baina ez dira utopia hutsak, Angeluko Olatulekuan gauzatzen direnak. Baizik eta errealitatera pasatzen direnak. Hor dira alabaina aterbetuak surfaren materiala berritzen duten enpresak, eta enpresa bat zutik eman nahian dabiltzan ekipoak. Goazen bada eraikinaren itzulia egitera, eta aurkitzen diren zerbitzuak aztertzera.

Eraikina. Joan den irailean estreinatua Olatuleku Angelun, itsas hegitik arras hurbil. Merkatal Ganbarak bultzaturik. 6,5 milioi euro gostaia da eraikina, arrazoizko prezioan ikusiz eskaintzen dituen hainbat eta hainbat kuriostateak. Teilatu kaskoaren parte bat gune berde ekarria da ; gehienik baliatu ekaia zura da, 240 gradu arte tratatua, irekidura guztiak bi berinadunak dira ; barneko aire egokidura kalore punpa eta haga hotzekin asmatua izan da, helburua delarik energia kontsumoaren erdiaz txikitzea ; pareta junta guztietan inoxa ezarri dute, itsas gatza sartzera ez uzteko.

Enpresak. Surf munduan material eta teknologia berriak asmatzen ari dituzten enpresak Olatulekun dira : ASPOM, NAPCO Global, SKINS, Intellysurf, eta nola ez, Eurosima : surf eta itsas hegiko aizina sektore guztiaren klusterra. Momentuan dozena bat enpresa ba dira : hamabost metro karratuko gela baten alokatzea 3 000 euro urtean ateratzen zaie.

Zerbitzuak. Enpresa bakoitzak duen eremu bereziaren ondoan, behar orokorrei ihardesten dieten zerbitzuek osatzen dute Olatulekuren nortasuna. Dena egina da enpresak elkarren artean gurutzatzeko, bakoitzaren asmakuntzak besteei ezagutarazteko.

Bouton Haut de page