Hegalaldia : hegazti ahulduei ongi etorri

Hegazti ahulduak biltzen eta artatzen ditu Hegalaldia elkarteak. Urtarrilean 30 hegazti artatu zituen baina, lau aste iraun duten ekaitz eta uhain erasoen gatik 523 hegazti ekarriak izan zaizkio otsailean. Pikoan da afera : lehen hamar egunetan 27 gradu berotasun duen gela batean atxikiak dira hegaztiak, barneko berotasuna 41 graduko normalera heltzeko, gero 20 gradutan daude hazkurriari jartzen, hirugarren etapa neguko aro freskoan berriz usatzen atxikiak dira, azken astea pizinan iragaiten dute lumatxa garbitzen. Otsail osoan horrelako tratamendua eman die hegalaldiak martin arruntei, eta lanpermusuiei. Martxoan beharko dute Arruntzako erreserba petik gora atondu udan etorriko diren hegazti ahulak artatzeko. Hots, elkarteko hiru langilek eta ehun bolondresek ez dute loaldirik egiteko arriskurik.

Hegalaldiak lan handiak ditu urteko beharrei ekonomikoki ihardesteko. Ihaz laguntzaile partikularrek urte ondarrean ekarri laguntzak atxiki du elkartea zutik. Aurten departamenduak segitzen du 50 000 euroko sostengua ekartzen, bakarra estatu guztian hainbeste laguntzen duena, Paueko eta Euskal Kosta-Aturri eta Hego Lapurdiko hiri gune elkargoek segitzen dute ere iazko bidetik baina herriek ez, ez eta ere estatuak eta Europak, nahiz legedia zorrotzenak betearazi. Geroak erranen.

Bouton Haut de page