Haurtzaindegiak hirietan bezala kanpainetan

 Iholdi-Oztibarreko hamahiru herrietan : Arantsusi (74 herritar), Armendaritze (393) , Bunuze (156), Donaixti (253), Hosta (77), Ibarla (100), Iholdi (527), Irisarri (899), Jutsi (235), Landibarre (297), Izura/Azme (203) eta Suhuskune (199). Denek elkarri esku emaiten diote haurtzaindegiaren dozierean. Herri Elkargoak, Familien Laguntza Kutxak (CAF), Laborarien Laguntza Kutxak (MSA), departamenduak eta, nola ez, burrasoek berek, hauek baitute montatua « ttipientzat » elkartea espresuki horretarako. Hamahiru herritan banatuak diren familia gazteei haurtzaindegi baten eskaintzea doi bat konplikatua izanki, goragoko entitate horiek denak bildu dira aski usu, elkargoko kartaren inguruan. Bi gune hautatu dituzte : Izura-Azme eta Iholdi. Bakoitzean eraikin bat hautatu eta haurrak hartzeko behar bezala atondu, orain garbitasun eta seguritate legeek dituzten exijentzia guztiak beterik. Kontseilu orokorrak baimena eman du, batean eta bestean hamar haur errezibitzeko.

Izura-Azmeko haurtzaindegia jada kasik betea da, Izura-Seinulian. Edukatzaile batek, haur zain batek eta animatzaile batek bixonatzen dituzte haurrak, bi hizkuntzetan, frantsesez bezala euskaraz aritzeko behar diren ageriak eskutan dituzte, euskararen Erakunde publikoak emanik, orraztadura linguiztiko pare bat AEK helduei euskara erakusten dien elkartean egin ondoan. Iholdi-Seroretara biltzen diren haurrak, berdin berdina goxatuak dira. Animatzailek ikasia dute Iholdiko xaharretxearen bidea, noizean behin haurrak amatxi edo amasotuak direnekin ari dira solasean, ikasi berria duten kantua kantatzen diote, xaharrei izarrak ikusten zaizkie begietan.

Bouton Haut de page