Gazteak laborantza biologikoan sartzen dira

Mikel Negueloua laborari gazteak ardi gasna eta aratxekia saltzen ditu bere etxaldetik. Ekoizpen biologikoak bata eta bestea. Klasikotik biologikora nola pasatu den eta kontsumitzaileak segitzen duen erraiten digu.

Zerk pusatu zaitu biologikoan sartzera, zure baserriko ekoizpenak ez zirena ote onak eta fidagarriak osagarriarentzat ?

Aitak du biologikora pasatzeko urratsa burutu. Jadanik biologikotik aski hurbil zen, onkailu kimiko gutirekin, eta nik laborantzan sartzerakoan biologikoari baizik ez nuen pentsatzen, ekoizpena egin ahala garbia eta kalitate onekoa segurtatzeko ; eta nonbait harro naiz gure ekoizpena naturaren ahalekin ateratzeaz.

Nola antolatu duzue klasikotik biologikorateko pasaldia ?

Lehenik 2008-ko maiatzean, lurrak ezarri ditugu biologikorako aldaeran, eta ardiak urtea berantago. Bi urte galdatu ditu lurren aldaerak eta ardienak urte bat eta sei hilabete. Horrek ahalbidetu du 2009-ko abendoan jada gure bildotsak biologiko kategorian saltzea, eta ardi esnea ere negu horretatik aitzina. Behien kasuan, 2009-tik 2011-ra burutu dugu aldaera, maiatzetik maiatzera.

Zenbateko inbeztizamendua galdatu du aldaera horrek ?

Konplikatua da bihurgune hori, abereak behar dira zaldare biologikoei usatu, zaldare horiek, hala nola artoa klasikoa baino bi aldiz kariago pagatu behar da ; aldiz tarte horretan ekoizkinak usaiako prezioan saltzen segitu dugu, diferentzia horrek ditu zailtasunak sortzen, biologiko ziurtagiriaren eskuratzeak baino anitzez gehiago.

Kontsumitzaileak galdu ala irabazi dituzue biologikora pasatzearekin ?

Aratxekia edo xahalkia jada erosten zutenek segitu gaituzte biologikora pasatzearekin deusik erran gabe. Lehen aldikoz proposatzen hasi gara axurki biologikoa ere aratxekiaren ondoan, publiko berri bat hunki ahal izan dugu AMAP elkartetan, hazkurri biologikoa espresuki nahi duena. Hots, horrelako publikoa biologikora pasatuz baizik ez genuena hunkitzen ahal, gehitzen ba diozu horri ba dela jende AMAP-etan sartzea igurikatzen duena, garbi ikusten da ba dela jendea biologikoa bilatzen duena, gehiago oraino azken egun hauetan behi eta zaldi haragien artean izan diren historioekin.

Bouton Haut de page