Agenda 21 : denek alde berera pusa dezagun

Departamenduak agenda 21 filosofiarekin osoki bat egiten du, eta duela bi urte aho batez hartu duen bideari gobernuk onespen osoa ekarria dio joan den udaberrian. Orain sartuak gara buru eta belarri iraunkortasunaren filosofia bultzatzen duen agenda 21 planifikaenean. Departamenduak argi du iraunkortasuna bultzatuko duela barnera eta kanpora, besteei exijitzen zaiena norberak bere buruari berdin betearazi behar diola legetzat emanez. Departamenduak aberastasun natural eta kulturalak ikertu, baliatu eta zaindu, horixe da helburua. Sail bakoitzean zerbait ari diren edo ikustekorik duten partaideak bilatuko ditu, mugimendua elkarrekin bultzatzeko. Departamenduak deplauki so eginen die bere ontasunei, energia kontsumoa %eko 20an apaltzea helburu, eta hori urtea barne. Epe berean iraunkortasun kriterioak bere proiektu guztietan sartuko ditu.

Iraunkortasunaren aspektu sozialean, departamenduko langileen osasuna eta seguritatea zainduko dira, eta enbaldituak hartuko, legeak eskatzen duen %eko seira heltzeko. Xehekiago so eginen zaie, departamenduaren gomendio diren xaharretxeei, eta amultsutasunekin, xaharren harrera eta kultur bizia hobetzeko.

Kanpora begira, departamenduak Angeluko ekoeraikuntza gunea indartuko du, eraikuntzaren sektorearekin hondakin kudeantza programa bultzatuko du. Sustapen lan orokorra eramanen du 40 kolegio publikoetan hazkurrien %eko 20 biologikoa eta beste %eko 20 hurbila segurta dadin.

Departamenduko agenda 21 programak leku desberdinekoen arteko informazioa bultzatuko du, eta eztrategia koherentea pikoan emanen du , denek elkarrekin alde berera pusa dezaten.

Bouton Haut de page